OLATZ SALVADOR

Olatz Salvador (1990, Donostia) artistak hainbat urte daramatza musika eszenan murgilduta. Skakeitan taldean hasi zuen bere bidea 2010. urtean. Handik lau urtera, ordura arte konposatutako abesti sorta bat lehen aldiz oholtza batera eraman zituen, gitarra lagun zuela. 2018an kaleratu zuen bere bakarkako lehen estudioko lana, Zintzilik (2018, Airaka) izenburupean.

 

Asko izan dira Zintzilik (2018, Airaka) diskoaren baitan burututako kontzertuak, hauetariko hainbat Euskal Herriko agertoki garrantzitsuenetan: BBK live jaialdia (Rosalía, The Strokes, Weezer, The Blaze, Vetusta Morla, e.a.), Donostia eta Bilboko Aste Nagusiak, Basque Fest jaialdia, Plateruena Antzokia Durangoko Azokan, e.a. eta Xoel López edota Christina Rosevinge bezalako artisten kontzertuei irekiera ematen aritu da. Nøgen taldearekin batera, estatu mailako bira arrakastatsu bat abiatu zuen, Madril edota Bartzelona bezalako hiriburuetako aretoak goraino bete zituelarik. Birari itxiera bat emateko, Donostiako Victoria Eugenia aretoan zuzeneko bat eskaini zuen 700 pertsona ingururen aurrean.

 

2021. eko urtarrilean dator bere bigarren lana: Aho uhal (2021, Airaka), Pablo Novoa musikariak ekoitzia eta Haritz Harreguy estudioetan grabatua eta nahastua. Salvadorrek 12 abestiz osatutako proposamen landua dakar, hitzetan Alaia Martin edota Ane Labaka bezalako sortzaileen ekarpenak izanik eta, ahotsei dagokienez, Rozalén, Iván Ferreiro eta beste hainbat artisten laguntzaz. Bi urtetan zehar ontzen aritu den lan kontzeptuala da Aho uhal (2021, Airaka) eta, berriz ere, sokaren dardaretan must egin du korapilo berriak askatzen saiatzeko.

 

 

[ESP]

 

 

La artista Olatz Salvador (1990, Donostia) lleva varios años sumergida en la escena musical. Empezó en la banda Skakeitan en el año 2010. Al cabo de cuatro años, mostró una serie de canciones inéditas en un escenario, acompañada por su guitarra. En el año 2018, publicó su primer trabajo de estudio en solitario, Zintzilik (2018, Airaka).

 

Han sido muchos los conciertos realizados durante la gira, muchos de ellos en los escenarios más importantes de la escena vasca: el festival BBK Live (Rosalía, The Strokes, Weezer, The Blaze, Vestusta Morla, etc.), Semana Grande de Donostia y Bilbo, el festival Basque Fest, el Teatro Plateruena en la Azoka de Durango, etc. También ha estado actuando junto a artistas como Xoel López o Christina Rosevinge. Realizó una gira estatal junto a Nøgen, llenando hasta arriba las salas de ciudades como Madrid o Barelona. Para cerrar la gira, ofreció un concierto en el Teatro Victoria Eugenia de Donostia ante 700 personas.

 

Su segundo trabajo llega en enero de 2021: Aho uhal (2021, Airaka), un trabajo producido por el músico Pablo Novoa y grabado y mezclado por Haritz Harreguy. Salvador llega con una elaborada propuesta de 12 canciones, con aportaciones de artistas como Alaia Martin o Ane labaka en las letras y Rozalén o Iván Ferreiro en las voces. Aho uhal (2021, Airaka) es un dsico conceptual en el que lleva dos años abstraída y vuelve a tambalearse en el temblor de las cuerdas para intentar desenredar nuevas ataduras.