AHO UHAL
2021
01. GAUA
Gaua ez da laua,
labirinto bat dirudi.
Galdu da araua
alde ilun bat erantzi dadin,
arin…
edo arima bera.
02. AHOTS HARI
(Hitzak: Alaia Martin)
Gaur martxoak hemezortzi
eta portuak bi barku.
Noiz erori da sabaia
eta nola ez naiz ohartu?
Bizitzak eraman zaitu
zeneraman lekuraino.
Zerua ez dago argi,
Zerua ez dago laino.
Aho uhalak nahi eta
hain zabiltza aho ahul
Aho alokatu horrek
egin zaitu ahots ahul
Eguzkiari uluka,
uluka hotz eta ahul…
Noiztik diozu hain ezkor
guztia posible dela?
Noiztik duzu eztarrian
itsasoaren sabela?
Iraganeko esaldiz
geroaz ari bazara,
lekuz kanpo daude zure
ahots korden koordenadak.
03. GELDITU HOR
(Hitzak: Ane Labaka)
Zatoz, bihurtzera lo
ezinak nagi
mamuak izara eta
hitzak haragi.
Tori, zilbor laurden bat
ia ilgoran
arrakala bat egin
nahian denboran.
Barne zingira, haran,
baso, ordeka...
jolastu nahi al duzu
gorde-gordeka?
Bi betazalak izu,
desegonkor.
Min ematen badizu
ez egon hor.
Zatoz, gordeleku bat
dut bizkarrean
doana munduaren
kontrakarrean.
Imajinatu zaitut
arnas -kantuka
nire gorputz gainean
erdi katuka.
Haztamuka jarraitu
dut atzaparka,
inoiz baino ederrago
zaude dardarka.
Gaur tristura darizu,
desegonkor.
Min ematen badizu
ez egon hor.
Zatoz, utzi egunari
gaua orbaintzen
ez dakit ziur lehen den
edo orain zen.
Iluna hain laiotza
izango zenik…
Heldu banizu eta
heldu bazenit...
Beti horren zauri zu,
desegonkor.
On egiten badizu
gelditu hor.
04. ZURE EGIA
Irria
aurria.
Noraino hel daiteke gabezia?
Niretzat beti zen berezia
zure egia.
Hiria
eria.
Arrakalak dauzka agerian
agertu nahi ez duen aurpegian
gau erdian.
05. EURIA
Hiriak hartu du arima
eta bazter guztitan galdu zait errima
nire geografia emozionalean
kaleek kale egin didatenean.
Beste zu bat naiz
zure suan zehar
Ezer ez da hermetiko
dena dago heze
kanpoko uholdeek
kristala kolpatzen dute
eta orain betikoa berriz
orain A ala B
giltzapean babestu
ala ireki
ireki eta urez bete.
Orain badakit nor den
ateak erdi irekita uzten abilena.
Sentimenduen zappingean galdu naiz
eta badaki eguraldiaren iragarpena:
euria zure begietan.
Ezer ez da hermetiko
dena dago heze
kanpoko uholdeek
kristala kolpatzen dute
eta orain betikoa berriz
orain A ala B
giltzapean babestu
ala ireki
ireki eta urez bete.
06. GALDU
Eguzkia errenditzean
ohiko zulo beltzenean
desagertuta besteak
eta zu berriz.
Izpi bat ikusi nizun
irribarrean gorderik,
zu hain argitsu, ni hain itsu,
zure suak ez du kerik.
Gaua itzali eta ni piztu,
baina ez da entzun suterik,
soilik saihestuko banu
hain baldar sentitzerik.
Erori zaizu tragoa
eta ikusi dugu isladan
darigun distortsioa,
suzedaneoen itzala.
Ireki duzu ahoa,
orain gertuegi gara.
Amaitu insomnio hau,
eskean dut azala.
Bihotzetik at bonboa
tenpoa azkartuz beti,
nire irudimena joaz,
ez dut norabiderik.
Dantzan dabilzkit hegoak,
baina ez dut asmatzerik
zein den zure asmoa
Imaginatzen gaitut
arropa gutxirekin,
arnasa dugu estu,
zuk erraiak ireki.
Gogo guztiei heldu,
sentitu zu emeki
eta itzalak saihestu
Ilargia errenditzean
erbestearen hestean
bakarrik nago kalean
galdu berriz.
07. ERAMAN NAZAZU
(Hitzak: Olatz Salvador, Elvira Sastre)
Ohe bakoitzean dauzkat
nire bihotza eta etxea
bijilia, loa, kea, ezlekua, erbestea
kanpokoak ahaztu ditzala
eta etor bedi berehala.
Dena eraisten dijoa
beldur diren paretetan,
lurrikararen dardara
sartu zait taupadetan.
Dena da lurra eta ikara
eta gu erortzen hasi gara.
Eraman nazazu zurekin
nahi duzun lekura,
ez banaiz oraindik desegin.
Eskuak busti dituzu
lokatzaren lorratzetan,
iltzatuta oinak
arriskuaren erraietan.
Uhertzen hasi den
putzu abisalak
ito dizkigu hegalak.
Zure hatz mamien aztarnak
utzi dituzu eta
tantak tintaz josi zaizkit
gorputzean zehar,
hozka egiten didan
kantu hark bezala
utzi didazu azala.
Eraman nazazu zurekin
nahi duzun lekura,
ez banaiz oraindik desegin.
Te vi follar y fallar
Y no sé cuándo me gustaste más
Si cuando te contemplé
Proclamándote Diosa
O cuando te observé
Confesándote humana.
08. EZ GAREN GU
Ez dakit nola baretu barrenak
errepide ilunean barrena.
Galdu zaigu orain arte ginena.
Zu zara orain nire zauri zailena.
Ez garen gu izateko prest
egon nahi dut halabeharrez,
ez gara inon topatuko aurrez,
nahiz eta nik zu ikusi gauez.
Albumeko argazki hura, azkena.
Zoriontsu izateko baimena.
Su berriek su zaharrei etena.
Orain zorrotzegia da eztena.
09. MAREAK
(Hitzak: Olatz Salvador, La Mare)
Zuk ez dakizu zer den gosea,
ez dakit zer den drama, ama.
Ama, ensancha el alma
onartzen duguna da soilik gurea
Arrakala zirrikituetan gordea
betea dago nire hitzen zarama,
bilduta daramatzat denak banan banan,
poltsikoak hutsik eta bihotza betea.
Mareak ezkutatuta barnean
poesia gordinak, zarata otzana
dardarak, doinuak, keak, nirvana
bakardadeak eta babes sareak
oreka ematen didan haizeak
leku ezberdinera narama
bizkarrean gordeta nire zama
eta bihotzean gogoratzeko uneak.
Me quedo en la arena mirando las olas que pasan, su espuma me abraza.
Debajo del mar siempre estuvo mi casa aunque a veces me abrasa la fuerza
Con que el oleaje me agita las alas, el hambre y las balas, el sueño y el ansia, el verso que late escondido pintando quimeras debajo de mi cama.
¿Escuchas la calma? Shhhh....
Viene para quedarse besando tus dedos en esta mañana que nace desnuda y de velas alzadas.
No queda ya nada bajo tu horizonte que no hayan besado mis ganas.
Bizitzan aski diren hitzak
argien giltzak
gaurko bake izpiak
hasi nire bila
nire biren bila
hasi nire bila biren bila.
10. BA HORI
Nahikoa da,
ezin dut horrela jarraitu.
Zaparradak
berriro ere busti gaitu.
Eta jada
ezin jakin nola lasaitu.
Begiradan
ezin zaitu inork garaitu.
Badakit, ausartak dira
beldurrez salto egiten dutenak,
badakizu, lau garagardoz
gara gardenak,
gauez etxerako bidea
ahaztu dutenak.
Ez dut inoiz topatuko
honetarako une aproposena,
begiratu nauzu, esan didazu,
zu aurrena,
banoa behingoz askatzera
pilatutako dena.
Ba.. hori
Behar bada
ezin dut horrela amaitu.
Besarkadak
berriz epel utzi al zaitu?
Horrela da,
nahita ere ezin aldatu,
badoa ba,
mesedez ez nazazu epaitu.
11. ESKUEKIN
(Hitzak: Gatta Catana, Olatz Salvador)
Eskuekin maitatzen dute elkar,
haragiaz eta gose den sabelaz,
ez daukate nola eman bestela,
ilunpetan, dena aurka dutela.
Fakturen presioak larri,
ezin apaingarririk jarri,
arropak ta nahiak zaurgarri,
bis a bis bakotzean.
Baina badakite elkarri
lorategiak nola ekarri,
nola piztu zenbait egarri
eguna lehertzean,
egunen ertzean.
Eskuekin hodeiertzak ukitu
eta gogoen erritmora mugitu,
zure mihia ez da oraindik akitu
eta baditu zenbait dantza infinitu.
Sabelean piztu den harra
eta sabaia diren izarrak,
kilimak eta bolero zaharrak
biluzik gaudenean.
Unibertsoa, zure bizkarra,
maitasuna eta bere garra,
babeserako arma bakarra
gure aterpean.
Intentsitatez blaituko da dena,
bizitutako atmosfera ederrena,
ez dakite izango den azkena,
badaezpada eman zure onena.
12. PROMESAS QUE NO VALEN NADA
(Hitzak eta melodia: Ivan Ferreiro)
Prometo no mandar más cartas y no pasar por aquí
prometo no llamarte más y no inventar, no mentir
prometo no seguir viviendo así,
prometo no pensar en ti
prometo dedicarme solamente a mí.
Prometo que a partir de ahora lucharé por cambiar
prometo que no me verás, que no voy a molestar
y sabes que lo digo de verdad,
que no voy a fallarte en nada
que tengo mucha fuerza de voluntad,
que no te fallaré en nada.
Prometo no seguir así
prometo que no voy a pensar en ti,
prometo dedicarme solamente a mí.
Y el aire que me sobre alrededor
y el tiempo que se quede en nada,
unca más escucharé tu voz
de energía nunca liberada.
Promesas que se perderán en estas cuatro paredes,
como lágrimas en la lluvia se irán.
Siempre que no tengo sueño
y no puedo descansar
invento más de mil palabras
y busco una verdad.
Intento que suenen de forma genial
intento que no digan nada
nada es siempre toda la verdad,
nada significa nada.
Y rompo las promesas que me hice a mí
prometo pensar en ti
ahora prometo sólo pensar en ti
Y hago que suenen de forma genial,
prometo que no dicen nada
Nada es siempre toda la verdad,
nada significa nada.
Palabras que no dicen nada en estas cuatro paredes,
promesas que no valen nada, nada, nada, nada.
© OLATZ SALVADOR, All rights reserved