ZINTZILIK
2018
01. ZINTZILIK
Amestea zer ote den
Galdetu zenidan zuk behin
Nik jakingo banu bezala
Inork askatu baino lehen
Sarri airean galtzen den
Burbuilu horietako bat da
Inork zapaldu ez dituen
Ostadar guzti haien
Kolore asko doaz hara
Eta ohartu baino lehen
Noraezean berriz ere
Beraiekin galtzen gara
Airean
Zintzilik (x4)
Amestea zer ote den
Ahaztu zitzaizun beste behin
Nik jakingo banu bezala
Eta inork azaldu gabe ere
Ezinbestean galdera horrek
Sarri galera bat dakar
Galtzean
Zintzilik (x4)
02. SUSTRAIAK
Goian nagoela
Dena txiki egiten da
Handi bilakatzean
Preso bizi denak
Bertigoa bat-batean
Lurretik aldentzean
Baina erori eta
Oinak grabitateak
Irensten dituenean
Mila aldiz galdezka
Zer da errealitatea
Zer galtzen den airean
Oinak lurretik aske, deslai
Urrun imaginatzeko gai
Grabitatearen indarraz gain
Ez dut inongo sustrairik nahi
Galtzen bagara ere
Ahantzi dugu norantza
Iparrik gabeko ardatza
Zuhaitzak bezala
Sustraiak estaltzean
Galdu gara bidean
Erroei hegoak
Ezinbestez errotu zaizkie
Oraindik ez dakit
Airerako balio ote duten
Ez dakit nagoen
hegan egiteko prest
lurretik altxa gabe
auskalo sustraien
babesteko behar horrek
ez gaituen gatibatzen
03. LOKARRIAK
Lokarriak askatuta agertu naiz bat-batean
Inoiz ezagutu ez nauen leize heze eta hotzean
Sua piztu zaizu berriz eta orain itzali ezean
Baietzaren eta ezetzaren artean nagoen artean
Nabil.
Erantzunen saiakeran
Galdera ikurrak zintzilik
Aho sabaian buruz behera
Eta berriz
Saguzarren antzera
Gauero bizirik
Hegoak doaz iparrera
Haize bolada bat zara, ekaitzaren irrintzia
Ezin dut beti aukeratu hegan naraman piztia
Haur baten sen gaztea, entzun taupada biziak
Errealitate kolpe bat, armonien disonantzia
eta ni.
04. KORAPILATZEN
Begitxo horiekin begiratzen zenidan
Esanez bezala ‘ez zaitez joan’
Eta ni zure gogoz berriz
buelta ematerakoan
sentituz momentu oro nola
zure usaina nigandik badoan
eskuak poltsikoetan eta
zure zaporea ahoan
Korapilatzen jarraitzen badugu
Ez dugu jakingo nola askatu
Korapilatzen jarraitzen badugu
Nola asmatu
05. NIRVANAREN PRINTZIPIOA
Bakearen oihartzuna eta kea
Labainkortasunaren izenean
Une ingrabido bat izarapean
Norantzaren antzarik gabeko bidean
Gora
Hasperen eta tanta bat edo beste
Eskuei darien dardaren menpe
Intzirien dizdirak gehiago eske
Zenbat zaparrada, zenbat aterpe
Zenbat ke
Ez dakit non esnatu naizen.
06. BETILEEKIN
Zure goiko ezpainak
Nire beheko ezpain
Zure barrura egin
Dudanean labain
Zure goiko ezpainak
Nire beheko ezpain
Kanporanzko bidea
Sasitu zait orain
Bertigoekin
dardarti
Promesetan nahasi
Hondarrezko harreman;
poliki
Zenbat hartu, zenbat eman
jaustean nola jaiki
Zalantzaz,
arantzaz,
ezin eraiki
Irribarre egiten
Ahaztuta bi ezpain
Bihurtu zaizkidanez
Orbain, kalte-ordain
Irribarre egiten
Ahaztuta bi ezpain
Nire barrua sasiz
Beteta dut orain
Beti nirekin
bakarrik
Ametsak desikasi
Norbera askegune
inori
Zor diozuna hutsune
Osorik
indartsu
Ezin erori
ezin, indar zu
Josita dauden haiek
Ez direnez ezpain
Gozatzeko ardura
Hartu dut nire gain
Josita dauden haiek
ez direnez ezpain
Bidezidor berritan
galduko naiz orain
07. NORA
Mila ortzimugetan
galdu zaizu begirada
Galdutako galderen
erantzuna oihartzuna da
berriro eskuak blai
sentipen guztien nomada
paisaia ezkutuetara
gidatu zenituen taupadak
Dudak eta arropak galdu bidean
Zeure buruaren bila gerizpean
Itsasoaren dantzaren babesean
Murgildu zinen eguzkia ezkutatzean
Eta zure ingerada
Etorri zait gogora
Mundua zain zenuen
Irten zinen kanpora
Ilargia agertu zenean
Gelditu zen denbora
Iritsi zinen helmugara
Inork ez daki nora
08. FORT. DA
Bota duzu haria
Eta joan zaizu egia
Inoiz ez duzu ikusi ate hori itxia
Isiltasunak hil eta asunez irekia
Inoiz zikatrizatu gabeko zauria
Hitzik gabe dena esaten danen
Doluminak sobran dauden arren,
Arren, utzidazu keak dakarren
Lanbroan piska bat lokartzen (5 minutu)
Ezin da eta gelditu orratzen konpasa
Eta ezin badet sentitu metako arnasa
Zigorra bihurtzen da lehengo jolasa
Laberintoan noa hari batekin nire kasa
(Eta izanak, eta ezinak, eta minak
franelazko izarak eta azukrezko osinak)
Biraka gure
Mirak ta suteak
Tiraka dut lehen
Minak dakarren kea
Erraietan euria
Zure azal bustia
Eta hortik aurrera nahi duzun guztia
Gauari darion lehen eguzki izpiak
Isildutakoak utzi ditu agerian
Sokaren dardarek duten zirrara
Azpiko errautsei diezun ikara
Bat edo beste hautatu beharra
Ikusten uzten ez dizuna kea da
Haria kate bilakatzen da
Erabaki guztiek dute bere prenda
Begiraden arteko lurrikara
Eta zu beste baten albo kalte bat zara
(Munduko beste puntan
Tximeletak hegoa astintzen du
Zure burutik 5 zentimetrotara)
Biraka gure
Mirak ta suteak
Tiraka dut lehen
Minak dakarren kea
09. KULUNKA
Kulunkaren azken ertzean
Gordetzen zara txoko beltzean
Uluka sartu zara hotzean
Loak emango dizu bakea
Ez da saltzen, ez da merkea
Duintasunaren zaporea
Itxaropenerantz heltzean
Dena dago murruz betea
Ahanzturaren bazterretan
Ezer ez daukanaren izena
Zure eskuak nire eskuetan
Eman didazu berriz dena
Desegin zaizkit, blaitu euriz
Atzo genituen sabaiak, etsiz
Esango dizut noizbait irriz
Ez gaituela bustiko berriz
Zure begiradari eutsiz
Korrika, trenez edo itsasontziz
Ihes egingo genuke aldiz
Bertan etorkizun bat balitz
© OLATZ SALVADOR, All rights reserved