ZAINAK EMAN
2024
01. HARAGI BIZITAN
Munduko minez esnatu naiz
Ez gabiltza garaiz
Erantzi ditut hainbat anestesia geruza
Biziraupenez ehunduta
Irten zaizkit malkoak
Oroitu ditut zenbait gauza
Paretean hitz batzuk
Hemen maiz
Hiltzen naiz
Jendea presaka
Gaizki esaka
Prest estaka
Bonbak martxan badaude
Oraindik gu gaixo gaude
Gure espeziea fraude
Aldatu nahi dut hau de-
-na ta txikia naiz
Ozen esaten
Saiatzen naizen arren
Haragi bizitan bizita
haragi bizitan
02. ZARATAZ HARATAGO
Zarataz haratago
Bilatu, agian hor nago
Isiltasun bat behar dut
Inoiz baino ozenago
Ispilu ilun
Ez nago hemen
Ispilu ilun
Ez nago inun
03. BASAN
Hegoa kantuz enbor hutsetan
Sustrai iharren traza ahoan
Hosto horizko erreka bat
Begiak hartu dizkizu lanbroak
Eta hortz zurietan sagar gorriak
bihotzak erein lorategian
Izotza ez den izpi urdin bat
Begiak argitu dizkizu lanbroak
Zuhaitzak bezain soil, atzamarrak basan
Ikusten ez dugunaren gainean dantzan
Izen berriak idatzi loreen hizkuntzan
Erabaki artean hau zertan datzan
Bidea eginda lanbrotan barrena
Hobeto ikusten da ikusten ez dena
04. GERORIK BALEGO
Zerbaitetan sinestu
Nahi nuke baina
Zakar da giroa
Ezbaietan hain estu
Dator oraina
Azkarregi goaz
Gerorik balego
Norantz da
Hegorik balego
Gorantza
Erori ta gero, gero, gero
Gerorik balego edo, edo
Gerorik balego bego
Zenbatetan saihestu
Hozkatu ezpaina
Egitean lehen aldiz
Orain ezin babestu
Orain orbaina
Orain hasiberri
05. ZALDI ZURI BAT
Zaldi zuri bat
sartu zait logelan
atea itxi du
hego haizeak
Ilargi izpi urdinpean
bi begi beltz arnastean
isiltasun karrankari erdian
azala blai agerian
Zaldi zuri bat
sartu zait logelan
atea itxi du
hego haizeak
irrintzi egin ta
sartu zait sabelan
zango bat jarri dit
bihotz gainean
Iragana eutsi nahian
Esku ahurrak babatuta
orain zati puskak batu ta
atalka banandu dut kulpa
Uko egiteko garaian
Ezin uko egin
Zaldi zuri bat
sartu zait logelan
atea itxi du
hego haizeak
irrintzi egin ta
sartu zait sabelan
zango bat jarri dit
bihotz gainean
Parez parez galdetu diot
Zer zabiltza hemen?
Birikak airez bere ditut
Zer zabiltza hemen?
Gelako leihoa hautsi dut
Zer zabiltza hemen?
Bere bizkarrera igo naiz
Zer zabiltza hemen?
Zerbait daukat barruan baina
ez dakit zer den (x3)
06. AZKEN EGUZKI PRINTZAK
Irudimena biharamun zenean
Irudi bera
Hiru dimentsioko mapa batean
Azala bera
Erakarri dituzu
azken eguzki printzak
Eta, nahi baduzu behintzat…
Metamorfosi baten erdian bezala
Koloreak hegan
Dena amaituko bada hemen har nazala
Hauxe da, edan
Erakarri dituzu
azken eguzki printzak
Eta, nahi baduzu behintzat
Nik jango zaitut
07. HAN TOPATZEN DUTENA
Andre oso zahar bat geratu zait begira
Elizara sartzera zijoala, mesfidati egira
Gorputza makur, ilea laino saretuaren tankeran
Hark nahi duen eran
Bere zer geratuko da oraingoan nigan?
Ate joka oihartzun bat
Ez dakit non bilatuko dudan nik
Andre horrek han topatzen duena
Ez dakit non bilatuko dudan orain
Barrukoek han topatzen dutena
Zerbait bilatzen du(t) aterpean
08. AZTARNA
agian
ez nintzen
argia izan
agian
etzuten
entzuten
Eta nik
Uste nuen itsu
Iluna garbitu
Nezakeela
Konturatu nintzen
Aztarna batek
Alda nazake
Salba nazake
Eta zerbaiten zain nago
09. NAHI GABE
Esku bat estu
Dit uki
Ta ni babestu
Larrutik
Zutik atera
Izutik
Geruzak kendu
Azaletik
Nahi gabe
Ukitu nizkizun
zenbait zauri
Eta orain
Eman nahi dizut
Zerua zuri
Errua erruz
Erruki
Gordeta Tenplu
Bat Eduki
Aierua gertu
Dabilkit
Aingeru bat
Erdu
Zainetik
10. LORE BAT
Ahitu ziren hitzak
gaur mintzo zaizu mintza
ezin so zure isla
ezin usteak ustel
bizitzak noiztik zarabiltza
Fereka bati fedeka
Fedetik federa
ertzetik ezera
halaereka, asper eta
asperenka
Lore bat emango dizut
eta nahi baduzu erre
eskuak urez bete ditut
baina ez nago haserre
Damua duzu amu
"Ahalko banu"ak mamu
Etzidamuz, berandu
zatoz berriz ta han gu
zaildu, zainak eman eta zaindu
Munduak zerbait zain du
Munduak zerbait zain du
Lore bat emango dizut
eta nahi baduzu erre
eskuak urez bete ditut
baina ez nago haserre
Lore bat emango dizut
eskuak urez bete ditut
Lore bat emango dizut
eskuak urez bete ditut
Ez nadin egon haserre
behingoz zainetatik erre
© OLATZ SALVADOR, All rights reserved